XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara, arabarren hizkuntza milurtekoa

Araban aurkitu diren historiaurreko aztarnategiek garbi asko erakusten dutenez, lurraldeok euskal multzoan sartzen dira, herri berberaren atalkide bezala, hala arrazazko ezaugarriei dagokienez nola ohitura eta hizkuntzari.

Albainan dagoen Montiko, Atauri eta Oteiu artean dagoen Arratiandi, Biasteriko La Hoya, Olarizuko Kutzemendi, Kontrastako Lamikela, Mendizabalgo Salbatierrabide, Araiako Surbi eta Txurriturri, eta Arana San Bizentin dauden Oro, Mauruelegorreta, Mendizorrotza eta Obenkun, historiaurreko euskal multzoaren erakusburuak dira.

Hain zuzen, Araban aurkitu zen 1831n, historiaurreko lehen euskal monumentua, Egilazko trikuharria, bertakoek Aizkomendi zeritzaten toki batean.

Erromatarkuntzak Araban leku-izen asko utzi zuelarik, galera osakaitzak ekarri zituen, baina ez zuen inolaz ere bertako biztanleen hizkuntza erauzi.

Seguraski, arabarrak ziratekeen Errioxa Garaia euskaldundu zutenak, Ebro ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen logroñoar eskualdea.

Odon Apraiz-ek frogatzen duenez, XIII. mendearen azkenaldean, euskara bizirik zegoen anartean Arabako hegoaldean: .

Manuel Agud-ek, -uri atzizkiak direla eta, Goi Erdi Aroan euskara bizirik zegoela defendatzen du Arabako Errioxan, Arabako eskualderik hegoaldekoenean: .